Jean Victor Marie Moreau (Morlaix, 1763ko otsailaren 14a - Louny, Austriar Inperioa, 1813ko irailaren 2a) frantziar jenerala izan zen. Ospea lortu zuen Tourcoingeko guduan 1774an. 1795ean Alemania inbaditu zuen Rhin eta Moselleren Armadaren agindupean. 1795ean, Pichegru jeneralaren konspirazioan tartean sartu zen eta armadatik bota zuten. Bi urte geroago, berriz onartu zuten eta Italiako armadara bidali zuten. 1799an Napoleonen alde egin zuen Brumaireko estatu-kolpean eta Rhingo Armadaren agintea jaso zuen sari gisa. 1800. urtean Hohenlindengo gudua irabazi zuen. Ondoren, Borboiak berrezartzeko konspirazio batean parte hartzea leporatu zioten, eta Frantziatik kanporatu zuten. 1805ean New Yorka iritsi eta Pennsylvanian kokatu zen 1813ra arte. Europara itzuli zen 1813an, Frantzian errepublika ezartzeko asmoz. Dresdengo guduan zauritua zen Alejandro I.a tsarrarekin hitz egiten ari zela. Sei egun geroago hil zen eta San Petersburgoko Santa Katalina Eliza katolikoan lurperatu zuten.