Raymond de Cremer, Raymond Jean Marie de Kremer, Raymond Jean Marie De Kremer, Jean Raymond De Kremer, Raymond De Cremer, Jean Raymond de Kremer eta John Flanders
Jean Ray, Jean Raymond Marie de Kremer egilearen ezizen ezagunena, (1887kouztailaren 8a - 1964koirailaren 17a), beldurrezko eta fantasiazko kontakizunen idazle belgikarra. Bere bizitza etengabeko abentura izan zen. 6 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten desfalkoagatik (bi urte egin zituela askatu zuten), eta 16 urte zituela, Magallanes itsasartetikTxilera zihoan belaontzi alemaniar batean ontziratu zen. Zazpi itsasoetan nabigatu zuen 20 bat urtez, eta, gainera, arma eta alkohol trafikatzailea izan zen, AEBko Lege lehorraren garaianRum Row zelakoaren parte izanik. Frantsesez eta Nederlanderaz idatzi zuen.
Obrak
Hainbat izengoiti erabili zituen eta, edizioen eta berrerabilpenen arabera, bat edo beste izena jartzen zuen. Frantsesez ezaguna da neurri handi batean literatura fantastikoan egin zituen laneei esker. Esparru horretan maisu bat zen. Gazteentzako ere asko idatzi zuen.
Bere lanek, batez ere, mamuen eta izakia misteriotsuen istorioak dira. Beldurra da haien motor nagusia. Bere idazkera barrokoak asko zor dio XVIII. mendeko eleberri gotiko ingelesari.
1985 : Edmund Bell : L'Élève invisible (Lefrancq) René Folleten marrazkiak
1987 : Edmund Bell : L'Ombre rouge (Lefrancq) René Folleten marrazkiak
Pseudonimoak
Egileak 9300 narrazio eta 5000 erreportaia idatzi zituen. Horietan izengoiti asko erabili zituen. Hona hemen batzuk: Abrosius, Acker, Newton Baralong, B. Bachelor, Alix R. Bantam, Leslie Bram-Westlock, Gérard Bryne, Philip Clayson Jr, Martin J. Cross, Alphonse Denouwe, Eustache Gill-Banks, Lizzie Hattle, Telka-G. Haigh, W. Morton Haigh, Larssen Hegel, Warton Hepburns, Benjamin Herscher, Fritz Ichauson, Sidney Irving, W. W. Kolman, Lower Ritchard, John S. Meril, Marius Motin, Matt O’Monroy, Beryl Orths, William Preston, Werner Price, John M. Ray, John R. Ray, King Ray, Harold D. Raynes, Walt Reeves, Axel Reiss, Baldwin Ross-Marden, Alice Sauton, John Sailor, Sedgemoor, Richard Sherman-Wheel, Harry V. Smiles, J. White Stewart, R. M. Temple, S. Tombs, Reginald Turner, J. Terrence Vannes, Gustave Vigoureux, Harry D. Whale, Philip Waters Jr, Ethel M. Wright, Albin D. Young.[1]
1968 : Trois étranges histoires. Zuzendaria Jean Delire. Jean Delirek bi atal egin zituen: La Choucroute (1966) eta L'Homme qui osa (1965); Thomas Owenek, bestetik, La Princesse vous demande (1967).