Jean-Pierre d'Escuret-Laborde (Maule, 1736ko martxoaren 18a – ib., 1810eko abenduaren 9a) zuberotar abokatua izan zen.
Zuberoako hirugarren estatuko diputatu hautatu zuten 1789ko Estatu Orokorretan. Bertan departamenduen kontra eta foruen alde agertu zen. Biltzar Nazional Konstituziogilean ere parte hartu zuen.