Jean-Marie Leclair (Izengoitia: l'aîné, Zaharra; Lyon, 1697ko maiatzaren 10a - Paris, 1764ko urriaren 22a) frantses musikagile eta biolinista izan zen. Bere garaiko biolinista onenetakoa izan zen.
Gaztaroan koreografoa izan zen Turingo Operan, eta bertan lehen dantzari eta ballet-maisu ere izan zen. 1723. urtean Parisa joan zen, eta bere lehen sonata-liburua argitaratu zuen. 1728-1734. urteetan Frantzian Concert Spirituel izeneko kontzertuetan parte hartu zuen. Parisko errege-gorteko musikaria izan zen 1734-1736. urteetan. Frantses biolin-eskolan eragin handia izan zuen Iraultzara arte. Opera bat idatzi zuen, Scylla et Glaucus; Rameauren operen eragina antzematen zaio. Berrogeita zortzi sonata biolinerako, sonatak, ganbera-musika eta kontzertuak idatzi zituen.
Erreferentziak