Jacques Laurent |
---|
1986ko ekainaren 26a - 2000ko abenduaren 29a ← Fernand Braudel - Frédéric Vitoux (en) → |
|
Jaiotza | Parisko 9. barrutia, 1919ko urtarrilaren 5a |
---|
Herrialdea | Frantzia |
---|
Lehen hizkuntza | frantsesa |
---|
Heriotza | Parisko 6. barrutia, 2000ko abenduaren 29a (81 urte) |
---|
Hobiratze lekua | Cimetière ancien d'Asnières-sur-Seine (en) |
---|
Heriotza modua | suizidioa |
---|
|
Heziketa | Lycée Condorcet (en) |
---|
Hizkuntzak | frantsesa |
---|
|
Jarduerak | idazlea, kazetaria, eleberrigilea, gidoilaria, saiakeragilea, zinema gidoilaria, zinema aktorea eta film-zuzendaria |
---|
Enplegatzailea(k) | Défense de l’Occident (en) |
---|
Lan nabarmenak | |
---|
Jasotako sariak | |
---|
Kidetza | Frantses Akademia |
---|
Mugimendua | Hussards (en) |
---|
Izengoitia(k) | Gilles Bargy, Jacques Laurent-Cély, Laurent Labattut, Gonzague de Pont-Royal, Marc de Saint-Palais eta Cécil Saint-Laurent |
---|
|
Parte hartutako gatazkak | Aljeriako Independentzia Gerra |
---|
|
Alderdi politikoa | Action française |
---|
|
|
Jacques Laurent (Paris, Frantzia, 1919ko urtarrilaren 5a - 2000ko abenduaren 29a) frantses idazlea izan zen.
Biografia
Literaturan Les Corpus tranquilles (1948, Gorputz lasaiak) lanarekin hasi zen. Antoine Blondin, Michel Déon eta Roger Nimierrekin Hussards taldeko kide izan zen. Eztabaida sortu zuen Paul et Jean-Paul (1951) lanarekin, Jean-Paul Sartre eta Paul Bourgeten konparazioa eginez. Ondoren, Mauriac sous de Gaulle (1964, Mauriac de Gaullen azpian) lanaren ondorioz, epaitegietara eraman zuten, Frantziako estatuburua iraintzeagatik.
Eleberria indarkeriatik ihes egiteko bide gisa ikusi zuen Laurentek (Roman du roman, 1977), eta ziurgabetasuna eta zoria egin zituen bere lanen gai nagusi: Le Petit Canard (1954, Ahate txikia); La Fin de Lamiel (1966, Lamielen amaiera); Les Bêtises (1971, Lelokeriak), Goncourt saria; Les Sous-Ensembles flous (1981, Azpimultzo nahasiak); Les Dimanches de Mlle Beaunon (1982, Mlle Beaunonen igandeak); Le Miroir aux tiroirs (1990, Tiraderen ispilua).
Cécil Saint-Laurent ezizenarekin eleberri historikoak idatzi zituen, zinemara eraman eta arrakasta handia lortu zutenak (Caroline chérie saila).
Bestalde, autobiografia bat argitaratu zuen, Histoire égoïste (1976, Historia egoista), eta pasticheak (Dix Perles de culture, 1972) eta hainbat lan historiko ere bai.
Frantziako Akademiako kide izan zen, 1986. urteaz geroztik.
Erreferentziak