Itziar Zabala Bilbao (Leioa, 1959) euskal itzultzailea da, besteak beste, Percy Jackson eta Olinpiarrak sagako bi liburu euskarara itzultzeagatik ezaguna. Euskal Itzultzaile Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) kidea da.[1] Gutxienez 11 lan itzuli ditu erdaretatik euskarara, gehienak ingelesetik, baina baita ere alemanera eta espainieratik. Itzulpen gehienak haur eta gazte literatura generoko lanak dira.[1]
Lanak
Besteak beste, hauek dira Itziar Zabalak euskarara itzuli dituen lanak:[1]
- Zezilia, Samuel eta Barraskilo kalakaria. Mezulari. 2005.
- Hala izan zen. Mezulari. 2005.
- Kika Supersorgina eta araoen liburua. Mezulari. 2009.
- Monster high. Mezulari. 2010.
- Kika Supersorgina eta espazioko abentura. Mezulari. 2010.
- Munstroak gure artean. Mezulari. 2011.
- Izan amets handi Lili txiki! Mezulari. 2013.
- Aski da nahi izatea. Mezulari. 2013.
- Labirintoko borroka. Mezulari. 2015.
- Olinpoko azken heroia. Mezulari. 2016.
- Kika Supersorgina eta adarbakarra. Mezulari. 2017.
Erreferentziak