Ismael Quiles Sánchez (Pedralba, Valentzia, 1906ko uztailaren 4a - Buenos Aires, 1993ko otsailaren 8a) Espainiako filosofoa izan zen. Jesusen Lagundian sartu zen eta filosofia-ikasketak egin zituen Máximo de Sarriá eskolan, Bartzelonan. 1932an Argentinara bidali zuten, eta han bizi eta lan egin zuen aurrerantzean. Filosofia-eskolak eman zituen San Miguel eta Salvadorreko unibertsitateetan, eta Salvadorreko errektorea ere izan zen. Tomista zen funtsean haren filosofiaren ideia, baina elementu berriez jantzia eta arindua. Maurice Blondel, Gabriel Marcel eta Karl Jaspers bezalako pentsalarien eragina izan zuen, baina batez ere, Martin Heideggerrena. Gizakiaren existentziaz egin zuen azterketan, existentziaren bakartasuna eta zehaztasuna nabarmendu zuen bereziki, esperientzia tragiko banakoan. Heideggerren existentzialismoaren kontrara, "insistentzia" ideia proposatu zuen. Budismoa laket zitzaion, eta arrazionalismo moderatu eta tolerante baten alde egin zuen. Lanik aipagarrienak: La persona humana (1942); Filosofía de la Religión (1949); eta Tres lecciones de metafísica Insistencial (1961).
Erreferentziak