1980an, Juanma Suárez eta biek talde bat osatu zuten. Sección Mortuoria edo Muñecas de Acero izenen artean ezin erabaki eta Zaramako kide zen Roberto Mosoren aholkuari jarraitzea erabaki zuten, Eskorbuto izena jarri ziotelarik.
Horrela dio lagun izan zuen Jabi Arroyok (Subversión X):
«
13 urtekin ezagutu nuen Iosu. Noizean behin ikusten genuen elkar eta behin hitz egitera geratu ginen. Askok punkya izatea larruzko txupa eramatea besterik ez dela uste duela zioen eta lagun egin ginen. Bere etxera igo eta gitarra jotzen genuen. Arazoak zituzten taldean, baina Eskorbutok jotzeko abestiak egiten jarraitzen zuen, gero Juanma eta Pacok ezezkoa ematen bazioten ere, El Mal De La Humanidad abestiarekin gertatu zena kasu.[1]
Santurtziko hilerrian eman zioten lur eta 1992an eta handik gutxira hilko zen Eskorbutoren abeslaria: Juanma Suárez. HIESak hil zituen bi santurtziarrak eta miresle ugari joan ohi da Santurtziko hilerrira punkaren arbasoak bisitatzera. Iosuren amak, Aliciak,[2] zaintzen zuen bere seme gazteenaren hilobia 2011n bera hil zen arte. Laster hondakinak atera, erre eta zulo komunera eramango dituzte, santurtziarren arrastoak ezabatuz. Ez da jarraitzaileen dedikatoriak jartzeko lekurik geratuko:
Beñat Arguinzonizen Pasión y muerte de Iosu Expósito liburuak gitarristaren azken egunak kontatu nahi ditu. Roberto Moso, Ladys Ramone, edo Jabi Arroyo bezalako pertsonaiak gaixo dagoen eta bizirik jarraitu nahi duen Iosuren ondoan daude.[4] Bilboko Ezkerraldean kokatutako gazteri hura paro eta drogaz inguraturik hezi zen eta kalean erre zuen bere bizia. Fikzioa eta egia nahastuta, egiazko bizipenek eta oroitzapenek osatuko dute liburua.
ESKORBUTO, Cerebros Destruidos abestiaren zati bat dugu hemen:
«
Perdida la esperanza, perdida la ilusión
los problemas continúan, sin hallarse solución Nuestras vidas se consumen, el cerebro se destruye nuestros cuerpos caen rendidos, como una maldición El pasado ha pasado y por el nada hay que hacer el presente es un fracaso y el futuro no se ve La mentira es la que manda, la que causa sensación la verdad es aburrida, puta frustración Prefiero morir como un cobarde que vivir cobardemente Nuestras vidas se consumen el cerebro se destruye nuestros cuerpos caen rendidos como una maldición...