Ingurumenaren nazioarteko eguna, ingurumenari Nazio Batuen Erakundeak urtero eskainitako eguna da. Ekainaren 5ean ospatzen da.
Egun honen ospakizuna 1972ko abenduaren 15ean onartu zen, Nazio Batuen Batzar Nagusian[1]. Egun horretan, Nazio Batuen Ingurumen Programa (UNEP ingelesez) ere onartu zen [2].
NBEak egun honetaz baliatzen da mundua ingurumenak duen garrantziaz kontzientziatzeko, jendeari hurbiltasuna erakutsiz.
Gainera, egun honi esker, urtero komunikabideetan ingurumenari buruz hitz egitea lortzen da, eta ondorioz, gaur egun gure gizartean lekua duen gaia bihurtu.