Indian Wellseko Mastersa, urtero AEBetako Kalifornia estatuko Indian Wellsen jokatzen den tenis txapelketa da. ATP World Tour Masters 1000 txapelketetako bat da gizonezkoen zirkuituan, Grand Slam txapelketen ostean garrantzia gehien duten txapelketak alegia. Emakumezkoen zirkuituan 1 taldeko txapelketa da.
Hasiera batean, emakumezkoena gizonezkoena baina aste bete lehenago jokatzen zen. Gaur egun ordea, biak aldi berean jokatzen dira. 1996. urtetik aurrera, bai ATPan zein WTA guztiz integratutako txapelketa bakanetakoa da. Azken aldi honetan txapelketa garrantzitsuenetakoa bilakatu da, horiek horrela, bai gizonezkoen zein emakumezkoen edizioan izena emana dute momentuko ATP eta WTA sailakepenetako 96 jokalaririk hoberenak. Horregatik, txapelketak aste bat baino gehiagoko iraupena duen gutxienetakoa da.
Indian Wellseko Mastersa urtero martxoan jokatzen da. 2005. urtetik aurrera Pacific Life Open izenarekin ezaguna da. Lehenago, Newsweek Champions Cup, Pilot Pen Classic eta Congoleum Classic izena ere izan zuen. Emakumezkoen edizioak Evert Cup izena ere bai izan zuen, Chris Evert tenislariaren omenez.