Ilirio

Ilirio
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaPolifemo eta Kadmo
AmaGalatea (en) Itzuli eta Harmonia
Seme-alabakTaulas (en) Itzuli, Autarieus (en) Itzuli, Perrhaebus (en) Itzuli, Dassaro (en) Itzuli, Daortho (en) Itzuli, Dardanus (en) Itzuli eta Encheleus (en) Itzuli

Greziar mitologian, Ilirio (antzinako grezieraz Ιλλύριος), Kadmo eta Harmoniaren seme bat zen, Iliria gobernatzen amaitu zuena. Beste bertsio batzuen arabera, Polifemo ziklopearen eta honen emazte Galatearen semea eta Zelto eta Galataren anaia izango litzateke. Polifemoren seme-alaba hauek, Siziliatik migratu eta euren omenez izendaturiko herrietan gobernatuko zuten (zeltak, galaziarrak eta iliriarrak).

Iliriok, sei seme izan zituen: Enkeleo, Autario, Dardano, Medo, Taulas eta Perrebo. Alabaren batzuk ere izan zituen: Parto, Daorto, Dasaro, etab... Ilirioren seme alabek, honako herri hauek sortu zituzten: taulantiarrak, perrebiarrak, enkelearrak, autariarrak, dardaniarrak, parteniarrak, dasaretiarrak eta daorsiarrak. Autariok, Panonio izeneko seme bat izan zuen, hau, aldi berean, Eskordisko eta Tribaloren semea izan zelarik, euren omenez deituriko herriak sortu zituztenak, eskordiskoak eta tribaliarrak.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!