- Artikulu hau greziar jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Harmonia».
Harmonia[1] (antzinako grezieraz: Ἁρμονία) Tebasko elezaharren arabera, Afroditaren eta Aresen alaba; Samotraziakoen arabera, Zeusen eta Elektraren alaba. Kadmorekin ezkondu zen eta jainkoek soineko bat eta lepoko bat eman zizkioten bere ezteietan opari gisa. Ateneak eta Hefestok egin zuten Harmoniarentzako soinekoa; Harmonia Afroditaren eta Aresen alaba zelako gorroto baitzuten, soinekoari pozoia ezarri zioten Harmoniaren seme-alabak hil zitezen. Harmonia eta Kadmo suge bihurtu ziren.
Erreferentziak
Kanpo estekak