Ihara Saikaku (japonieraz: 井原 西鶴?, Osaka, 1642 - ib., 1693ko irailaren 9a)
, Hirayama Tōgo (japonieraz: 平山藤五?)
jaioa, japoniar idazlea izan zen. Haikuak egiten hasi zen eta trebetasun handia lortu zuen genero horretan. 1682an eleberri bat idatzi zuen: Gizon limuri baten bizitza. Eleberri horren arrakastak markatu zuen Ukiyo-Zoshi (ohiturazko eleberri errealista) delako generoaren hasiera. Ihara Saikukuren beste obra batzuk dira: Emakume limuri baten bizitza (1686); Bost emakume limuri (1686); Pederasten ispilu handia (1687); Japongo biltegi handia (1688), aberats berriei buruzko 30 kontakizun. Osakako merkatarien giroan hezia izan zen, eta behatzaile bikaina ageri da haren lanetan. Bere pertsonaiak gizarte burgesetik ateratzen ditu.
Erreferentziak