Gazte-gaztea zela metalgintzan hasi zen lanean. 17 urte arte ez zuen euskara ikasi. Urtebetean ikasi zuen gero, Franco hil berritan Errezilgo baserri batean egonaldi bat eginda ere. Ondoren Errekalde auzoko euskara ikasteko gau-eskola eta euskaltegi-antolatzaile ibili zen.[1][2] 1986an magisteritzako titulazioa lortu zuen Euskal Filologia espezialitatean, Euskal Filologian lizentziatura (1989) eta doktore titulua lortu zuen Juan Manuel Etxeberriaren zuzendaritzapean (Urduliz eta Gatikako herri hizkeren azterketa linguistikoa, Deustuko Unibertsitatea, 1992),[3] eta geroago Euskal Herriko Unibertsitateko hizkuntzalari moduan aritu izan zen 41 urtez Bizkaiko Irakasle-Eskolan, gaur egunean Hezkuntza Fakultatea den zentroan.[4]
Euskaltzaindiakeuskaltzain urgazle izendatu zuen 1996ko martxoaren 29an.[6] Euskaltzaindiko batzorde bitan aritu izan da: Euskalkien Ikerketa (1987-1995) eta Ahoskera (1995-1999, eta 2013z geroztik).[7][8]
Bizkaieraren fonoteka
Bizkaieraren fonotekea web zerbitzutik entzun daitezke Bizkaiko herri-euskararen hainbat lekukoren audio eta bideo grabazio. Grabazioak entzun daitezke, testuen transkribapenak irakurri baita berri-emailearen datuak ikusi ere. Kantak, ipuinak, esaldiak, narrazioak, eta esakuneak ere bildu dira.[9][10][11][12]
Hizkuntzaren aldetik ez ezik bilduma honek badu interesik antropologiaren eta etnografiaren aldetik, berriemaileen kontakizunetan bizitza tradizionalari buruzko hainbat datu agertzen baita.[13]
Iñakik alimaleko lana egin du euskararen gainean eta euskaraz. Alimaleko lana egin du bakarka eta taldeka[...] Eta aitorpenaz ari garela , nire aitorpen apala egin nahi nioke Estherri [...] Iñaki material ikaragarri handia bildu zuen herriz herri, eta ez du gidabaimenik."