Hugo Riemann (Grossmehira, Alemania, 1849ko uztailaren 18a - Leipzig, Alemania, 1919ko uztailaren 10a) musikologoa izan zen. Funtsezko lanak idatzi zituen harmoniari buruz. Hanburgon (1881-1890) eta Wiesbadenen (1890-1895) izan ondoren, Leipzigeko musikologia institutuko zuzendari nagusi izan zen. 1882an Musiklexikon («musika hiztegia») obra ospetsua argitaratu zuen, eta 1887an harmoniari buruzko liburu bat. Musikaren historiarako gidaliburu bat idatzi zuen (1901-1913), eta IX-XIX. mendeetako musikaren teoriaren historia bat utzi zuen prestaturik (1920an argitaratua).
Erreferentziak