Hilda de Almeida Prado Hilst,HildaHilst izenarekin ezaguna (Jaú, 1930ekoapirilaren 21a - Campinas, 2004kootsailaren 4a) poeta, kronista, eleberrigile eta antzerkigile brasildar bat izan zen, kritikariek portugesezko XX. mendeko idazlerik garrantzitsuenetakotzat jotzen dutena.
Biografia
Hilda de Almeida Prado Hilst Apolônio de Almeida Prado Hilst eta Benecilda Vaz Cardosoren alaba bakarra izan zen. Aita kazetari, poeta, saiakeragile eta kafe enpresaria zen, eta ama etorkin portugaldarren alaba. Gurasoak 1932an banandu ziren eta ama Santosera joan zen bizitzera Hilda eta Ruy Vaz Cardosorekin, bere lehen ezkontzako semearekin. 1935ean Apolônio paranoiko eskizofreniko gisa diagnostikatu zuten.[1]1937an, Hilda barne-ikasle gisa sartu zen Santa Marcelina ikastetxean, São Paulon, eta lehen eta bigarren mailako ikasketak egin zituen, emaitza bikainekin. Urte horretan, amak aitaren gaixotasuna azaldu zion. 1945ean bigarren hezkuntza hasi zuen Mackenzie institutu presbiteriarrean, non ikasturtearen amaierara arte egon zen. 1948anSão Pauloko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean sartu zen eta Lygia Fagundes Telles idazlea ezagutu zuen, bere lagun mina izango zela bizitza osoan. Bere lehen liburua, Presságio, 1950ean argitaratua, gogo handiz hartu zuten Jorge de Lima eta Cecilia Meireles poetek. 1951n bere bigarren poema liburua argitaratu zuen: balada de Alzira.[1]
1952an Zuzenbide karrera amaitu zuen. Nikos Kazantzakis idazle greziarraren Carta al Grecoren irakurketak inflexio-puntu bat markatu zuen: Hilstek São Pauloko bizimodu asaldatutik aldentzea erabaki zuen, eta 1964an bere amarekin etxaldean bizitzen hasi zen Kanpinasetik gertu. Bitartean, etxalde barruan, berarentzat etxe bat eraikitzen hasi zen. Eraikuntza lanak amaitu ondoren, Hilda Casa do Sol deiturikora aldatu zen, egileak artez diseinatua inspirazio eta sorkuntza artistikorako gune izateko. Hildak han bizi izan zuen bizitza osoa, eta hainbat idazle eta artistari ostatu eman zien hainbat urtez. Bruno Tolentino eta Caio Fernando Abreu idazleak izan ziren Casa do Soleko apopiloetako batzuk.[1]
Hilda Hilst idazketa dramatikoan aritu zen urte batzuetan: antzerki piezak sortu zituen presaz komunikatzeko nahiarekin, Brasilen diktadura militarrak ezarritako errepresioa bizi zen garai batean. 1970ean argitaratu zuen bere lehen prosazko lana: Fluxo-floema. Mechthild Blumberg ikertzaile alemaniarraren arabera, Hilda Hilsten prosak "kezka metafisikoa eta asmakuntza literarioa" ditu ezaugarri. Olerkari gisa esperientzia luzea izan ondoren, eta testu dramatikoak bizi-bizi sortu ondoren, bere prosazko lehen testuek biziki landutako hizkuntza erakusten dute, poemen sorkuntzaren antzeko arretaz landua; nobelagilea eta poeta esperientzia sortzaile berean elkartzen dira.[1][2]Hilda Hilst emakume lotsagabea eta bere garairako goiztiarra izan zen. Jendaurrean emakumeen askatasunaren alde agertu zen, esparru profesionalean, artistikoan, amodiozkoan eta erotikoan. Gorroto zuen poetisa deitzea. Lygia Fagundes Telles idazleak dioenez, behin Hilda São Pauloko Mappin te areto zaharrean agertu zen, "Poeta naiz" esanez. Guilherme de Almeida idazleak, bertan zegoenak, poetisa hitza jada desmoralizatua zegoela esan zuen, eta idazle bat serioa zenean, bere burua poetatzat zuela. Hilda Hilstek bere rol soziala hartzen duen emakumearen unibertso bat eraiki zuen, normalean ikuspuntu maskulinoa nagusi zen mundu batean. Bere sormen lanak eta bere jarrerek, kontserbadoreek gutxi ulertzen zituztenek, asko lagundu zuten ikuspegi zabala izaten: "Idazleen eginkizunetako bat bizi den zerumuga moralak zabaltzea da. [...] Hildak literatura ona sortu zuen eta bazekien moralari aurre egiten ", adierazi zuen Fernando Bonassi idazleak.[1][2]
Hilda Hilst 2004kootsailaren 4ko goizaldean hil zen, 73 urte zituela, Campinas herrian (São Paulo estatuaren barnealdean). Hil ondoren, bere lagun Mora Fuentesek Hilda Hilst Institutua sortu zuen. IHHren eginkizun nagusia Casa do Solen mantenua da, sorkuntza intelektualerako toki seguru baten mantenua.[1]
Literatur estiloa (eraikitzen)
Cristiane Grandok zera esan du bere lanaz: Hilda Hilst irakurtzea literatur unibertso konplexu eta labirintiko batean murgiltzea bezala da (...) Hilda Hilst irakurtzeak bizitzaren dinamikarekin, giza konplexutasunarekin eta testuarekin berarekin harremanetan jartzea esan nahi du, soinuen, hitzen eta irudien konbinazio fin batean: “No me busques ahí / Donde los vivos visitan / A los llamados muertos. / Búscame / Dentro de las grandes aguas / En las plazas / En el fuego corazón / Entre caballos, perros, / En los arrozales, en el arroyo / O junto a los pájaros / O en el reflejo / De otro alguien, / Subiendo un duro camino // Piedra, semilla, sal / Pasos de la vida. Búscame ahí./ Viva.” Itzulpena Leo Lobos poeta txiletarrarena da.[1]
Ziklo lizuna
Bere prosazko lanak kritikak etiketa desberdinen pean: literatura erotikoa, pornografikoa eta lizuna, multzokatutako hainbat testu biltzen ditu. Zehazki, etiketa honek laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetan argitaratutako testu batzuk biltzen ditu, prosazko tetralogia, honako hauek osatua: La obscena señora D (1982), El cuaderno rosa de Lori Lamby (1990), Cartas de un seductor (1991) y Cuentos de escarnio. Textos grotescos (1990).[3]
Egilearen arabera, liburu bilduma honen idazketa irakurleak eta dirua irabazteko ahalegin setatiak bultzatua izan zen, eta horretarako irakurtzeko erraza zen zerbait egiten saiatu zen. Hala ere, Gallimardeko editoreek Cartas de un seductor izeneko eskuizkribua jaso zutenean, Hilstek pornografia arte bihurtu zuela esan zuten, Gallimard argitaletxeak dioen bezala, bere garaiarekin koherentzia estetiko eta etikoa mantendu zuelako. Mundutarra eta erreprimitua den arte baten bidez, bere lanak, garaiko moral burgesarentzat deserosoa zen leku ezberdin batetik, genero indarkeria bezalako arazo sozialak salatzea lortu zuen.[3]
Narratiba hilstiarraren ziklo honi aplikatzen zaizkion etiketen inguruan adostasunik ez dagoenez, hainbat kritikok eztabaidatu dute gai horren inguruan. Alcir Pécorak, adibidez, Hilsten eleberriak erotiko edo pornografiko gisa katalogatzea desegokia dela dio. Hala ere, Krzyszrof Kulawikek, sarri, Hilda Hilst eta bere narratiba aipatu izan direla antzematen du, bere narratiba erotikoagatik bereizgarri diren beste narratzaile brasildar garaikide batzuekin batera, Cassandra Rios eta Adelaide Carraro kasu. Horrela, literatura erotikoaren etiketa gehituko zitzaien Hilda Hilsten lanei.[4]
Narratiba hilstiarra "pornografiko" gisa sailkatzeari dagokionez, Pécorak baztertu egiten du, uste baitu "delako testuen gordintasunak ez duela inoiz ondorio edo helburu gisa irakurlearen kitzikapena". Izan ere, egileak berak "pornografia distiratsua" edo "porno-chic" (Globo argitaletxearen arabera) esaten dio tetralogiari, Bruno Carvalhok ingelesera itzulitako lanaren sarreran azaltzen duen bezala. Adam Z. Levyk azaltzen duenez, bere eleberriak sexuaz bustita dauden arren, Hilstek ez du irakurlea kitzikatu nahi, baizik eta Saderengandik E.L. Jamesengandik baino hurbilago dagoen indarkeria batekin asaldatu.[5]
Liszenoaren kategoriak, Hilst-en testuen aukeraketa honetarako irakurgai bezala, polemika asko piztu ditu terminoaren anbiguotasunaren ondorioz. Pécorak Hilsten lanaren etiketen eztabaida ebazten du eta bere narratiba lizun bezala katalogatzen du, kontzeptuari Georges Bataillek ulertzen zuen moduan berrekinez. Pécorak azaltzen du, argi eta garbi lizunak diren beste autore batzuk ez bezala, Hilst ez dela egoera lizunak doan kontatzera mugatzen, baizik eta bere obran lizuna dena abiapuntu bat besterik ez dela beste helburu batzuetarako:
“Los escritos ostensiblemente obscenos únicamente manifiestan, con una crudeza rayana en lo grosero, en el sarcasmo, en el nonsense o en lo disparatado, un núcleo fuerte que recorre todos los textos hilsteanos como una especie de interdicto de significación”.
Hilst-en obran, beraz, lizuna "krudelkeriaren ezaugarri nabarmen batekin artikulatzen da, hasierako eragina minez barre egitea duena, mindu eta zauritzen saiatzen den barre satirikoa, ez komedia aristotelikoaren barre leun eta pedagogikoa". Ildo honetatik jarraituz, Kulawikek, bere aldetik, Hilsten narratiba, kutsu komertzialeko literatura erotiko-pornografikoarekiko ezberdintzat hartzen dela aipatzen du. Hori gertatzen da, Kulawikek azaltzen duenez, Hilst-en historia erotikoetan aurkitzen diren konbentzio sozialki zigortuen lizunkeria eta urraketak oposizio politiko baten dimentsioak hartzen dituztelako. Kulawikek Ana María Brenes-Garcíak literatur sorkuntzaren alorrean erotikotasunari egozten dion izaera subertsiboarekin lotzen du hori:
“[pornographic fiction as] part of a revolutionary process whose goal would be to unmask the normative cultural categories of gender and sex”.[6]
Nelma Medeiros Kulawiken ondoan kokatzen da, eta Hilda Hilst pornografiaren aurkako musa gisa ulertzen du; izan ere, bere lanak, aszesis mistikoa zein erotiko-pornografikoa, diatribak, gorabeherak eta sexualitatearen erorialdia modu eskatologikoan erakustean, moralaren eta gizartearen gorazarreetan inplizituki dagoen barregarrikeria erakusten du.[7]
Helena González Fernándezek hiru aurreiritzi nabarmendu ditu gai honen inguruan Hilsten lanaren irakurketa baldintzatzen dutenak. Lehenengoak emakume intelektuala izatearekin du zerikusia: idazlea musa bohemiotzat hartzea, zeinari ez baitzitzaion onartzen idaztea, eta are gutxiago idazkera erotikoa. Bigarren aurreiritzia, literatura pornografikoak sorkuntza hutsaltzen duen ideia komunean datza, anbizio estetiko faltak eta bere maitasunak markatutako azpiproduktu literarioa den aldetik. Idazle bezala, emakume bezala, aurreiritziak biziagoak dira ez zaiolako autoritate literarioa ematen eta lege morala urratzen duelako. Izan ere, lizunkeriak zerbaiten kontra dagoen idazkera bat azpimarratzen zuen. Erotismoak, pasioak, mistizismo, erlijio eta pornografia forma batekin zerikusia badu, umorearekin nahastuta, beste logika forma baterantz darama, bere pertsonaia pornografikoek denbora guztian hausnartzen baitute. Subjektibotasuna eta kosmosa tabuari lotutako gorputzaren esperientzietatik abiatuta pentsatzen dute. Horrela, bere idazkera pornografikoak, hutsala izan beharrean, pasioaren eta erosaren modalitate guztiak mundura hurbiltzeko modu diren literatur errepertorioa osatzen du.[8]
Sariak eta lanak
Hilda Hilstek ia berrogeita hamar urtez idatzi zuen eta Brasilgo literatur saririk garrantzitsuenak irabazi zituen. 1962an São Pauloren Pen Clube Saria jaso zuen Sete Cantos do Poeta para o Anjo (Massao Ohno Editor, 1962) lanagatik. 1969an, O Verdugo lanak Anchieta saria jaso zuen, bere garaian herrialdeko sari garrantzitsuenetako bat. Urte berean, Pequenos Funerais Cantantes kantata, bere lehengusu Almeida Prado konpositoreak konposatua, Carlos María Araújo poeta portugaldarrari eskainitako Hilst-en poema homonimoari buruzkoa, irabazle izan zen Guanabara Musika Jaialdiaren I. edizioan.[1]
Arte Kritikarien Elkarte Paulistak (APCA Saria) Ficções (Ediciones Quíron, 1977) urteko libururik onena izan zela esan zuen. 1981ean elkarte berak Hilda Hilst saritu zuen Grande Prêmio da Crítica-rekin. 1984anBrasilgo Liburu Ganberak Jabuti Saria eman zion Cantares de Perda e Predileçãori (Massao Ohno - M. Lydia Pires eta Albuquerque Editores, 1983), eta hurrengo urtean, lan berak Cassiano Ricardo (Clube de Poesía de São Paulo) saria jaso zuen. Rutilo Nadak, Pontes argitaletxeak 1993an argitaratua, ipuin onenaren Jabuti saria jaso zuen. Azkenik, 2002koabuztuaren 9an Moinho Santista Sariaren 47. edizioan olerki kategorian saritua izan zen.[1]
Idazleak, gainera, 1982tik aurrera Artista Egoiliarraren Programan parte hartu zuen, UNICAMP - Universidade Estadual de Campinas-en.[1]
Bere lanek gizartean eztabaidagarriak diren gaiak jorratzen dituzte. Hala ere, idazleak berak Cadernos de Literatura Brasileira egunkariari egindako elkarrizketa batean aitortu zuenez, bere lanak, funtsean, Jainkoaren eta gizonaren arteko harreman zaila islatu nahi zuen.[1]
Gaztelaniara itzulitako lanak
Cartas de un seductor - Buenos Aires: Cuenco de Plata, 2014
La Obscena señora D - Buenos Aires: Cuenco de Plata, 2014
Cantares de perda e predileção - SP: Massao Ohno/Lídia Pires e Albuquerque Editores, 1980. (Prêmio Jabuti/Câmara Brasileira do Livro. Prêmio Cassiano Ricardo/Clube de Poesia de São Paulo.)
Kulawik, K. (2001): Travestismo lingüístico. El enmascaramiento de la identidad sexual en la narrativa latinoamericana neobarroca de Severo Sarduy, Diamela Eltit, Osvaldo Lamborghini e Hilda Hilst. University of Florida.[4]
Cesarco, L. (2016): The Poetics of Time in the Poetry of Ida Vitale, Hilda Hilst, and Juana Bignozzi. University of Colorado.[9]
Martínez Teixeiro, A. (2010): A obra literária de Hilda Hilst e a categoria do obsceno. Universidade da Coruña.[10]
Lineako artikuluak
Cabezas, L.: Inicios poéticos.Escritura, silencio y muerte en Hilda Hilst y Amelia Biagioni. En: XII Congresso Internacional da ABRALIC (Curitiba, 18-22 de julio de 2011): Centro, Centros – Ética, Estética. Argentina: Universidad de Buenos Aires, 2011.
Grando, C. La Palabra Viva de la escritora Hilda Hilst. Revista Rocinante. Santiago de Chile: septiembre de 2005, vol. VIII, núm. 83.[11]
Crespi, M. Pornógrafa con culpa y recelo. Revista Ñ (Grupo Clarín). Argentina: febrero de 2015.[12]
Pécora, A. Hilda Hilst ha muerto. ¡Viva Hilda Hilst! Revista Pesquisa FAPESP. São Paulo: marzo de 2004, ed. 97.[13]
Levy, A.Z. The obscene Hilda Hilst. Revista Music & Literature. Abril de 2014.[14]
Véjar, F. (6 de agosto de 2004). La poeta del erotismo. El Mercurio.[15]
Rey, Pedro B. (30 de mayo de 2014). Lo sagrado y lo profano. La Nación.