Henri Pitot (Aramon, Languedoc, Frantzia, 1695eko maiatzaren 3a - 1771ko abenduaren 27a) ingeniaria eta fisikaria izan zen. Militarra zen, eta bere kasa hasi zen Matematika ikasten. Languedoceko estatuen ingeniari-buru izendatu zuten, eta eraikuntza asko egin zituen lurralde hartan, Saint-Climenteko ubidea horien artean. Makina hidraulikoei eta bonben teoriari buruzko ikerketak egin zituen, eta bere izena eman zaion hodia asmatu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak