Harri zizelkari lanetan aritu zen eskultore izan aurretik. 1899tik marrazketa eskolak jaso zituen eta garai hartan Auguste Rodinek eragin zion. Berehala Montparnasseko artista taldearekin elkartu zen eta 1911tik aurrera kubista estiloan zizelkatu zuen. Juan Gris, Pablo Picasso eta Georges Braqueren laguna izan zen. Akuafuerteak eta litografiak ere egin zituen.