Gustave Uhart

Gustave Uhart
Bizitza
JaiotzaUhartehiri1791ko uztailaren 17a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaLimoux1860ko maiatzaren 5a (68 urte)
Familia
AitaJean-Bernard Uhart
Hezkuntza
HeziketaCollège Stanislas de Paris (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Jasotako sariak

Gustave Clément Louis Henri Uhart (Uhartehiri, 1791ko uztailaren 17a - Limoux, 1860ko maiatzaren 5a) euskal funtzionario eta politikaria zen.

Biografia

Gustave Uhartek Zuberoakoa zuen familia: aita Jean-Bernard Uharteko markesa (1765-1834) eta ama Louise-Pétronille-Étiennette d’Angosse (1772-1793).

Gaztetan hasi zen Administrazioan, osaba Charles d'Angosse Landetako prefetaren idazkaria izanik; gero, Ehun Egunetan, Rhin Garaikoa izango zena. Berrezarpenean lanbiderik gabe geratu zen baina laster berreskuratu zuen, Prades (1821-1828) eta Baionako (1828-1832) suprefet izanik. Gero prefetaren idazkari Pauen (1842-1846) eta suprefeta Bazasen (1846-1848) bihurtu zen.

1848ko Iraultzaren ondoren, Euskal Herrian Kontseilari Orokor hautatu zuten, baina 1848ko abuztuaren hauteskundetan postua galduko du. Berriro Limouxeko suprefet izendatuko zuten 1850 eta 1852 artean.

Aita markesa 1834an hil eta gero, Gustevek baroi titulua erabili zuen. 1820an, Alexandrine Ségalas ezkondu zuen Donapaleun eta lau seme-alabak izan zituen. Azkena, Victorrek, markesa titulua erabili zuen eta 1878an ondorengorik gabe hil zuen Buenos Airesen. Gustave Uhart Ohorezko Legioaren zalduna zen.

Lanak

Gustave Uhartek lan hauek idatzi zituen:

  • Le Mémorial des Pyrénées liburuan:
  • L’Album pyrénéen liburuan:
    • «Jacques de Béla et ses œuvres inédites» (1840)
    • «La vallée d’Ossau» (1841).
  • Aire euskalduna zuten abesti asko frantsesez moldatu zituen
  • Zuberoako poema herrikoak frantsesera itzuli zituen (Jean Dominique Julien Salaberri, Chants populaires du Pays basque, Baiona, 1870).

Bibliografia

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!