Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena (latinez: Ordo Cisterciensis Strictioris Observantiae, OCSO) Erromatar Eliza Katolikoaren kontenplaziozko ordena monastikoa da, zistertar familiakoa, San Benediktoren erregelari jarraitzen dioten fraideen eta mojen monasterioez osaturik dagoena.[1] 1664an sortu zen, Normandiako La Trappeko Andre Maria abadian, zistertar ordenaren barne-erreforma baten bitartez. Hori dela-eta, zistertar erreformatuak, trapakoak eta trapistak izenak ematen zaizkie.[2]
2018 hasieran, 1.796 monje[3] eta 1.592 moja[4] ziren, mundu osoko 168 monasterio eta komentutan banatuak. Euskal Herriari dagokionez, Allotzen eta Tulebrasen daude mojen monasterioak, eta Oliban eta Ziortzan fraideenak.[5]