Goialdeko mesenterio-arteria edo goiko mesenterio-arteria[1] aorta arteriaren bigarren adar bakoitia da erdialdeko erraietako adarra dena. Enbor zeliakoarekin eta behealdeko mesenterio-arteriarekin batera, digestio-sistemako organo abdominalak odolez hornitzeaz arduratzen da, arteria hau izanez digestio-hesteen atal gehiena odoleztatzen duena. Enbor zeliakoa baino bi zentimetro beherago jaiotzen da, eta pankrearen goiko zatia, heste mehea eta heste lodiaren eskuineko erdia, bere jatorritik koloneko angelu esplenikoa hornitzen duten adar batzuk igortzen ditu.[2] Goialdeko mesenterio-arteriaren gutxiegitasun baskularrak sintomatologia mingarria sortzen du (hesteetako angina), eta horrek hesteetako infartua eragin dezake.
Abdomeneko aortatik datorren erdialdeko erraietako adarra bat da. Enbor zeliakotik (T12) 1cm beherago sortzen da. Digestio aparatuan kokatzen diren hesteen atal gehiena odoleztatzen du, pankrearen goiko zatia, heste mehea eta heste lodiaren eskuineko erdia, bere jatorritik koloneko angelu esplenikoa hornitzen duten adar batzuk igortzen ditu.[2] Ematen duen lehenengo adarra area-duodenoetako beheko arteria (aurreko eta atzekoa) izango da. Ostean, mesenterioaren bi orrien artean sartu eta eskuinerantz abiatzen da.[3]
Lehenengo adarra area-duodenoetako beheko arteria (aurreko eta atzekoa) izango da. Arteria hori eman ondoren mesenterioko bi orrien artean sartuko da eta eskuinerantz abiatzen da.
Adarrak ezkerretaranzkoak edo eskuineranzkoak izan daitezke haien norabidearean arabera.[4][5]
Ezkerretaranzko adarren artean, 5 jejuno arteria eta 12 ileon arteria izango ditugu. Hauek arkuak osatuko dituzte eta horietatik arteria zuzenak aterako dira, jejunoan luzeagoak izanda ileonean baino[6].
Eskuineranzko adarrei dagokionez, hurrengoak agertuko dira; ileon-kolonetako arteria, eskuineko kolon arteria eta erdiko kolon arteria.
Arteria hau mesenterio errotik abiatzen da. Arteria honetatik sortuko diren adarrak hurrengoak dira:
Ez du beti itxura bera, hainbat aldaki baititu gorputzaren edo gorpuaren arabera.
Hau bi adarretan banatuko da, adar bakoitza beste adar batekin lotzen delarik:
Arteria hau zeharkako mesokolonetik abiatzen da. Ezker eta eskuin adarrak ematen ditu, bakoitzak arteria ezberdinarekin anastomosia eginez.
Goiko arteria mesenterikoak odoleztatzen dituen eremuak hurrengoak dira:
Goiko mesenterio adarraren oklusio akutuak heste-ismekia edo iskemia-kolitisa eragingo du, hau da, hesteko odol etorrera gelditzeak estres zelularra eragingo du[7].
Honen agerrera 4,5-44 kasu 100.000 biztanle eta urtekoa da, ohikoagoa izanda 65 urte baino gehiagoko biztanlerian[8].
Honek askotan ondorio larriak izaten ditu eta oklusioen %80k heriotzan amaitzen dute, hipoxiaren ondorioz nekrosia eragin dezakeelako. Hala ere, asintomatikoa izan daiteke. Hasierako sintomak iskemiaren larritasunaren araberakoak dira. 73 kasuetako ikerketa batean, sintoma ohikoenak hurrengoak izan ziren:[9]
Arteria honek abdomeneko aortarekin batera bere jatorrian ezkerreko giltzurrun zaina konprimi dezake, intxaur-hauskailu sindromea eraginez.[10][11] Ezkerreko giltzurrun zainaren hipertentsioa, ezkerreko gonadal zainean barizeak eta alde bateko hematuria agertzen dira. Horrekin batera, gutxiagotan pelbiseko min kronikoa edo disuria sortzen da. Sindrome honen tratamendua sintomen eta larritasunaren araberakoa da. Tratamenturik ohikoena kirurgikoa da. .
Horrez gain, abdomeneko aortarekin duodenoaren hirugarren zatia ere konprimi dezake; kasu honetan, goiko arteria mesenterikoaren sindromea edo wilkie sindromea eraginez.[12] Sintomen artean pisu galera, butxadura, goragaleak, epigastrioan mina daude. Tratamendu kontserbadorea edo kirurgikoa izan daiteke, larritasunaren arabera. Kirurgietan duodenojejunostomiak eta gastrojejunostomiak egin ohi dira.