Gertrudis Helftakoa (alemanez: Gertrud von Helfta; Eisleben, 1256ko urtarrilaren 6a - Helftako abadia, Eisleben, 1301 edo 1302ko azaroaren 17a), Gertrudis Handia ere deitua, alemaniar lekaimea eta mistika idazlea izan zen. Helftako beneditarren monasterioan egin zituen teologia eta mistika ikasketak. Exercitia eta Legatus divinae pietatis lanak idatzi zituen. Eliza katolikoak santutzat gurtzen du; jaieguna, azaroaren 16an ospatzen da.
Erreferentziak