Georges Dumas (Lédignan, Gard, Frantzia, 1866ko martxoaren 6a - Lédignan, Frantzia, 1946ko otsailaren 12a) filosofoa, sendagilea eta psikologoa izan zen. Esperimentuzko psikologia landu zuen batez ere. Pierre Janet neurologoarekin batera Journal de psychologie normale et pathologique aldizkaria sortu zuen 1904. urtean. Bere zuzendaritzapean Traité de psychologie garrantzitsua eman zen argitara (1923-1924).
Erreferentziak