Erdi Aroan bertako herrixka eta monasterioak Garaño izeneko haranean zeuden, orain Olloko haranean daudenak.[1] Bere kokapena zela eta, Iruñea defenditzeko eskualdea izan zen.[2]
Egun, Garaño Egillor-Beasoaingo elkarte kulturalaren izena da.[3] Hango inauterietan, Garañoren setioa gogoratzen da.
Gaztelua
600 metroko altuera duen Gaztelu mendiko haitz batean, Nafarroako Erresumako gaztelu nagusienetako bat zegoen. Jimeno Jurioren ustetan, baliteke islamdarrek aipatutako "Sajrat Qays" mitikoa izatea, beste teoria batek hurbileko Orarregin kokatzen du gaztelu hori.
Egun, hondakinak baino ez dira geratzen: kanpoaldeko harresiaren zati bat, barnealdeko ertzaren beste zatia eta omenaldi-dorrearena ere bai.
Erresumako gaztelu nagusienetako bat ez ezik zaharrenetariko bat ere bazen. Bere hondarren artean XI. mendeko txanpona aurkitu zuten. 1276an, Nabarreriako Gerra zela eta, gaztelua setiatu eta konkistatu zuten.