Gixuneko gaztelua

Gixuneko gaztelua
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaGixune
Koordenatuak43°31′19″N 1°12′07″W / 43.522026°N 1.201919°W / 43.522026; -1.201919
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIV. mendea
Ondarea
Mérimée IDPA00084393

Gixuneko gaztelua izen bereko herri lapurtarrean dagoen gaztelua da. Kokapen estrategikoa du, muino baten gainean baitago, Biduze eta Aturri ibaiak batzen diren puntuan.

Eraikina

Estilo gaskoidun (Latsaga gazteluarekin batera bakarra Euskal Herrian) gaztelu angeluzuzena da, 20 x 30 metroko oina duena. Atari dorrea, harresi baten erdian dago eta egun 8 bat metro dituen arren, askoz altuagoa zela jakina da. Harresiek 10 bat metroko altuera izan zezaketela uste da.

Atari-dorre horretaz gain, ate ezkutu bat ere badu gazteluak (gaur egun sarbide bakarra dena gaztelura) baita jauregi izandako eraikina ere, 13 metrotako atea eta hiru solairu zituena. Etxebizitza hau gazteluaren atalik zaharrena dela uste da, nahiz eta hori ez dagoen ziurtatuta.

Historia

Gixuneko jaunen existentziagatik jakina da bertan gaztelu zaharrago bat zegoela, XI. mendean eraikia. Eraikin zahar honi, 1257an baionarrek su eman zioten, eta horren ondorioz, XIV. mendean berreraiki zen. Ordukoa da gaur egun dagoen eraikina.

1449ko abenduaren 15ean izan zuen gazteluak bere batailarik garrantzitsuena. Egun hartan, Gaston IV.a Foixkoak, gazteluari eraso egin zion Karlos VII.a Frantziakoaren izenean, goizean-goiz.[1] Momentu hartan gaztelua, Donamariako Jehan Peritz kapitain nafarra buru zuen 800 arma-gizonek eta 200 zaldunek osaturiko garnizioak zaintzen zuen. Garnizioak, erasoa ikusirik, 1600 eta 4000 arteko pertsonez osaturiko errefortzuei dei egin zien, baina alferrik: 1500 hildako (horietatik 1200 Aturrin ito ziren) utzitako batailaren ostean, gaztelua esku frantsesetara pasa zen, eta egun horretan bertan sinatu zen kapitulazio-hitzarmena. 900 pertsona hartu zituzten preso.

1615. urtean izan zen gazteluko azken bataila (Frantziako Erlijio Gerretan), eta handik landa gainbehera egin zuen. Frantziar Iraultzaren garaian, atezain bakarra bizi zen han.

Erreferentziak

  1. Veyrin, Philippe. (1975). Les Basques. Arthaud, 121 or. ISBN 2 7003 0038 6..

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!