Gabriel Metsu flandestar margolaria (Leiden, 1629 - Amsterdam, 1667). Gerrit Douren ikasle izan zen. Harenaz gainera, Hoochen eta Rembrandten eragina dute Metsuren lanek. Familia-giroa margotu zuen, errealismo handiz. Lan aipagarri batzuk: Haur eria, Gosaria, Musika lekzioa.