Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Dominic Torreto (Vin Diesel) eta BrianO'Connerren (Paul Walker) taldeak indultua jaso eta azkenean AEBetara itzuli ahal izan zuenetik urtea igaro da. Lege barruko bizimodura egokitu nahi dute, baina giroa jada ez da berbera. Domek Lettyrekin (Michelle Rodriguez) harremana berreskuratzen saiatzen ari da, eta Brianek urbanizazio batean Mia (Jordana Brewster) eta semearekin bizimodu arrunt bat izatera ohitzen ikasten ari da. Bietako batek ere ez da jakitun laister Deckard Shaw (Jason Statham) britainiar hiltzaile gupidagabea beren bizitzetan agertu eta heuren etsairik handiena bilakatuko dela.