Franz Bopp (Mainz, Alemania, 1791eko irailaren 14a - Berlin, Alemania, 1867ko urriaren 23a) hizkuntzalari alemana izan zen.
Gramatika konparatuaren sortzaileetako bat izan zen.
Biografia
Lehen ikasketak Ashaffenburgen egin zituen; 1812an Parisa joan zen sanskritoa ikastera.
1821ean Berlingo Unibertsitarera joan zen Wilhelm von Humboldtek deiturik (1821).
Sanskritoaren gramatika zenbaiten egilea izan zen. Boppen obra nagusia, Sanskrito, zenda, greko, latin, lituaniera, antzinako eslaviera, gotiko eta aleman hizkuntzen gramatika konparatua, sei liburukitan argitaratu zen 1833tik 1852ra bitartean. Indoeuropar hizkuntzen gramatika-formak erkatuz, bere garaiko interpretazio erromantikoetatik urrun, haien erlazio eta hastapen orokorrak atera zituen. Hori dela eta, hizkuntzalaritza modernoaren aitatzat jo izan da.
Erreferentziak