François Barrême (Tarascon, 1638ko uztailaren 7a - Paris, 1703) frantziar matematikaria eta kontabilitatearen aitzindaria izan zen. Bere lan ezagunena 1671ko Le Livre nécessaire pour les comptables, avocats, notaires, procureurs, négociants, et généralement à toute sorte de conditions izenekoa izan zen, behin eta berriz argitaratua izan zena eta herritarren artean zabalkuntza handia izan zuena, Barême universel izenarekin. Baremo hitza bere izenetik eratortzen da.