Felix Zubia Olaskoaga (Zarautz, 1974) mediku zarauztarra da, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) lan egiten duena. EHUko irakaslea ere bada.
Osasuna, komunikazioa eta dibulgazioa egunerokoan uztartzen ditu. Igandero Osasun Etxea irratsaioa egiten du Euskadi Irratian, osasungaiak jorratzeko eta argitzeko. Berria egunkarian ere kolaboratzailea da.[1]
Bertsotan ere jarduten du. Hitza eta jakintza, hizkuntza eta ezagutza, lagun eta tresna ditu medikuak.[2][3][4][5][6] Covid-19 pandemia garaian Donostia ospitaleko ZIUko langileek «elkar zaintzeko» eskatu zioten jendarteari Zubiaren bertsoak abestuta.[7]
Euskarazko dibulgazio-lana
Aitzindarietako bat izan da osasun arloko gaietan euskaraz dibulgatzen. irrati-saioak, liburuak, dibulgazio-artikuluak eta iritzi artikulu ugari plazartu ditu.
Irrati-saioak
Euskadi Irratiko Osasun etxea saioan Felix Zubia medikuak entzuleen zalantzak argitzen saiatzen da igandero . Gaixotasun bakoitzaren nondik norakoak azaltzen ditu medikuak bere kontsultan Arantza Arza kazetariaren laguntzaz.[8]
Liburuak
- Elektrokardiografia klinikoa. Karlos Ibarguren Olalderekin idatzitakoa. (2007, Elhuyar) [9]
Dibulgazio-artikuluak
Osasun-zientziez euskaraz argitaratzen den Osagaiz aldizkari akademikoan kolaboratzailea da. Bi elkarteren artean egiten dute aldizkaria: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU).[10]
Medikuntzaz, soziologiaz, kirolaz eta euskaraz idatzi dituen artikuluetako batzuk dira hauek:
- Miokardioko infartu akutua Gipuzkoan. Edurne Cabarcos Gravalos, eta Nagore Gonzalez Gomezekin (2007, OSAGAIZ)
- Txertatu behar al ditugu gure haurrak? (2013, OSAGAIZ)
- Pankreatitis akutua duen pazientearen artatzea 2017, BAT)
- Mediku egoiliarren prestakuntza eta euskara Donostialdea ESIan (2018, OSAGAIZ)
- Ohiko eta ezohiko maratoien erronka. Irabaziko ahal dugu! Beste hauekin idatzita: Haritz Esnal Amundarain, Nerea Sarriegi Gorrotxategi, Maria Reyes Rodríguez Rivera, Ricardo Palenzuela Arocena, eta Maite Urcelay Olabarria.(2019, ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA)
- Bigarren mailako lesioen birbaskularizazioa ST segmentuaren igoera duen sindrome koronario akutuan. Beste hauekin idatzita: Nerea Mora Ayestaran, eta Ignacio Roy Añón (2020, OSASUNAZ)
Prentsako iritzi-artikuluak
Berria egunkarian kolaboratzailea da eta hainbat igandetan iritzi-artikuluak plazaratzen ditu.[1] Covid-19 pandemia-garaian zutabe hori erabili du maiz Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) bizi izan dute itoaldia deskribatzeko, baita gizarteari eta erakundeei ardurazko jokaerak eta neurriak eskatzeko.[11][12][13][14]
«
|
[...] Eta gehiago ezin dudala iruditu zait. Ea nik zergatik egin behar ditudan ospitalean zaintza gehiago, bere burua zaintzeko gauza ez den gizarte baten kideak zaintzeko, elkar zaintzen ez dakiten jendarte bateko kideak zaintzeko. Zergatik utzi behar dudan nire familia etxean, behar dudan eta behar nauten familia bateko kideak, elkar zaintzeko ardurarik ez duen gizarte bat zaintzeko. Zaindu zaitzatela zuen aita edo ama santisimak.
Eta gehiago ezin duzunean, gaixo batek eskutik heldu dizu. Hiru aste baino gehiago daramatza gurekin, eta, trakeotomia baten ondorioz, ezin du hitz egin. Justu-justuan heldu dit eskutik, eta, bestela ezinda, bere begiradaz azaldu dit esker ona. Nik, musuko, betaurreko eta pantailaren azpian malkoak gordez, eskua estutu diot. Orduan berritu zait sua, eta gogorarazi dit zergatik den medikuntza munduko bizibiderik ederrena, ez ogibidea bakarrik. Baina ez dakit noiz arte eutsiko diogun.
|
»
|
—Felix Zubia[13]
|
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak