13 urte zituenean Espainiako Alderdi Komunistan afiliatzeko interesa erakutsi zuen, baina adin txikiegikoa zenez ez zioten utzi afiliatzen. Hurrengo urtean, 14 urte beterik zituela, itzuli eta Espainiako Alderdi Komunistan afiliatzea lortu zuen. Txisteak egiterako orduan asko jokatzen du honekin, umore oso politikoa eginaz.[2]
Ibilbide profesionala
Facu oso gaztea zelarik Twitterreko erabiltzaile modura eman zituen bere lehen urratsak komediaren munduan. Garai honetan Antena 3 kateko saio batek Ipar Koreako herriari agur bat eskeintzea lortu zuen. 2012anEl País egunkariarekin liskar handia izan zuen Facuk Twitter bidez egunkariaren aurkako protesta modura zabaldu zuen irudi faltsu batek izan zuen hedapenagatik.[2][6]
Twitterren eginiko guztia Pablo Iglesias, La Tuerka saioko aurkezle eta zuzendariari deigarri egin zitzaion. Hori dela eta 2013ko abenduan La Tuerka saioko control de redes sekzioan telefonoz parte hartu zuen. Hortik aurrera hainbat agerraldi egin zituen La Tuerkan, telefonoz parte hartzetik bideoan agertzera pasaz. 2014tik aurrera La Tuerka News saioko aurkezle izatera pasa zen Miguel Maldonado eta Héctor Juanateyrekin batera.[2]
2014ean polemika piztu zen La Tuerka saioan eginiko “El PP se disuelve” (euskaraz Alderdi Popularra disolbatu egiten da) sketcha plazaratu zenean. Sketch hori medio 2015ean Espainiako Auzitegi Nazionalak Facu Díaz inputatu zuen terrorismoaren biktimen ohorearen aurkako delitu batengatik. Azkenean kasua artxibatu egin zen.
2016an Miguel Maldonadorekin batera bere proiektu berria plazaratu zuen, late night estiloko No Te Metas En Política saioa. Saio hau zuzenean egiten zen MadrilgoEl Teatro del Barriotik eta Público TVk ematen zuen. 2017an Miguel eta Facu La Sexta kateko Al Rojo Vivo saioan kolaboratzen hasi ziren beraien proiektuaren izen berbera zuen sekzio batekin, No Te Metas En Política.[7]No Te Metas En Políticairratian ere izan zen Radio 3 kate publikoko Hoy empieza todo saioan.[8] Herriz herri ere ibili ziren zuzeneko emanaldiak egiten. No Te Metas En Política 2019. urtean amaitu zen, 3 denboraldi egin ondoren.[9]
2020. urtean COVID-19ak sorturiko testuinguruaren eraginez NTMEPpodcasta jarri zuen martxan Miguel Maldonadorekin[11] batera eta goizero Buenos días in the Morning[12] bi ordu eta erdiko Twitch-eko bakarkako zuzenekoa egiten hasi zen.
Polemika
El País egunkariaren berri faltsua
2012koazaroaren 20an Facuk txio bat argitaratu zuen bere Twitterreko kontuan, berak zioenez El País egunkariak igo ostean ezabaturiko berri baten argazkiarekin. Berri horretan Juan Carlos I.aren osasun arazoen inguruan hitz egiten zen. Argazkia igo eta gutxira Facuk faltsua zela eta protesta modura egin zuela adierazi zuen, El País egunkariak 129 langile kaleratu behar bai zituen. Hala ere, argazkia azkar hedatu zen sareetan eta trending topic izatea lortu zuen. Egunkariak gertaturikoa publikoki azaldu behar izan zuen eta Díazen aurka akzio legalak hartuko zituela iragarri zuen.[6]
Terrorismoaren biktimek jarritako salaketa
2014kourriaren 29anLa Tuerka saioan “El PP se disuelve” (Alderdi Popularra disolbatu egiten da) sketcha plazaratu zuten, non Díazek ETAk egiten zituen estiloko komunikatu bat parodiatuz Alderdi Popularraren desegitea aditzera ematen zuen. Alderdi Popularrak eta Ortega Larak gogor kritikatu zuten sketcha, bide batez Podemoseko buru zen Pablo Iglesias ere kritikatuz. Díazek bere burua defendatu zuen kritika hoien izaera politikoa azpimarratuz.[13]