XXI. mendearen hasieran, Boliviako langileen protesta gehienak gidatu zituen, eta gasaren eta beste hidrokarburo batzuen jabetza estatala eskatu zuen. 2005ekoabenduaren 18an, lehendakaritzarako hauteskundeetan, MAS (Sozialismoranzko Mugimendua) alderdiko lehendakarigaia izan zen. Botoen ia %54 eskuraturik, Boliviako lehendakari izendatu zuten 2006kourtarrilaren 22an. 2009ko abenduan berriz aukeratu zuten lehendakaritzarako.
Boliviako historiako lehen presidente indigena da. 2015ean, Evo Moralesek presidentetzan 14 urte egin zituen[2]. 2019ko azaroaren 12an, Boliviako presidentetza utzi zuen indar armatuek boterea hartu ondoren; Mexikora deserriratu zen hegazkinez, bertan aterpe hartuz, bere etxea arpilatua zen bitartean.[3][4] 2020ko azaroaren 9an, erbestetik itzuli zen Boliviara, bertan MAS alderdiak presidentetzarako hauteskundeak irabazi ondoren.[5]
2021eko urtarrilean Covid-19a pasa zuen, baina onik atera zen pairamen handirik gabe, adierazi zuenez.[6]