Euskarazko entziklopediak euskaraz egindako entziklopediak dira, orokorrak edo tematikoak.
Euskara batuaren aroan sartuta, hasieran euskarazko entziklopedia moduko batzuk izan ziren, Itzulpen gisa egindakoak eta kasu batzuetan gaiaren arabera antolatuak, adibidez Mundua Jakingai eta P8 izenekoak.[2]
1985ean Joseba Intxaustiren zuzendaritzapean Euskal Herria entziklopedia elebiduna argitaratu zuen Jakinek. 120 artikulu-egilek parte hartu zuten.[3]
20 urte pasa behar izan ziren 1990reko hamarkadan lehen entziklopedia sendo batzuk sortzeko. 1990eko hamarkadan hasi ziren argitaratzen hezkuntza-sisteman behar-beharrekoak ziren erreferentziazko obrak. Lehenengo urratsa 1991ean hasi zen, orduan plazaratu baitzen Lur Hiztegi Entziklopedikoaren lehen liburukia. Geroago Gazteen Entziklopediaren lehenengo zenbakia 1992an argitaratu zuen EUSENOR Fundazioak, eta guztira 8 liburuki izango zituen.[4] Biak helburu orokorrekoak izanik, Lur jatorriz euskaraz idatzita zegoen eta artikulu askoz gehiago eskaini zituen, baina Gazteenak azalpenak erraztearren erabiltzen zituen hainbeste osagai grafiko eskaini gabe.
1993an Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa argitaratu zuen Elhuyar Fundazioak.[5][6] Elhuyarrekoa izan zen osorik argitaratu zen lehen hiztegi entziklopedikoa, artean Lur eta Eusenor entziklopediak liburuki guztiak argitaratu gabe zeuden eta.
1999an Lur Entziklopedia Tematikoa sortu zen, kontzeptuak gaien arabera antolatuta ekarri zituena.[7]
Geroxeago etorriko ziren hiztegi entziklopediko horien online-eskaintzak[8][9] eta 2001ean sortuko zuten Euskal Wikipediaren lehen bertsio nimiñoa, urteekin garapen handia hartuko zuena.[10]
2003an Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa eguneratuz, 10 urte igaro eta gero, eta Elkar Hiztegi Entziklopedikoa argitaratu zuen Elkar argitaletxeak.
2009an Zientzia eta Teknologiako Hiztegi Entziklopedikoa argitaratu zuen Elhuyar Fundazioak. Hainbat arlo eta erakundetako 200 aditu euskaldunekin lankidetzan oinarritua. Harrezkero edukiak modu irekian osatu eta eguneratu izan dira Interneteko webgunean.[11]
Auñamendi Eusko Entzikloplediak, Euskal Herriaren tradizioa, oraina eta etorkizunaren arteko lotura jaso zituen hainbat artikulutan,Eusko Ikaskuntzak Euskomedia fundazioaren bidez 2010ean Interneten argitaratua, Izan ere, Internet bidez dohainik kontsulta daiteke. 2020an 155.000 artikulu zituen gaztelaniaz (%96,3) eta 6.061 (%3,7) euskaraz,[8] gehienak Bernardo Estornes Lasaren Enciclopedia general ilustrada del País Vasco ospetsukoak.
2012an Plazagunea argitaletxeak Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa plazaratu zuen online moduan, 2003ko Elkar Hiztegi Entziklopedikoaren edukiak eguneratu ondoren.
Eusko Jaurlaritzak 2009an eskuratu zituen Lur entziklopedien eskubideak. Orduan lizentzia librearekin zabaldu zituen. 2011an 11.015 artikuluetako informazioa pasatu zen automatikoki Euskarazko Wikipediara. Guztira 2 milioi hitz baino gehiago.[12] Eta 2012an online moduko bertsio bat plazaratu zuen Lur Hiztegi Entziklopedikoarena eta Lur Entziklopedia Tematikoarena.
2015ean abiatu zen 8-13 urte bitarteko haurrentzako Txikipedia entziklopedia, Euskarazko Wikipediaren barruan txertatuta.
Bestalde, aipagarria izan daiteke Gran Enciclopedia de Navarra (GEN; euskaraz: «Nafarroako Entziklopedia Handia»). Nafarroari buruzko kontsulta zientifikorako entziklopedia tematikoa da. 1960ko hamarkadaren amaieratik Nafarroako Foru Aldundiak gaztelaniaz argitaratu zuena.[13]
(milakoak)
Entziklopediaz gain kulturan bada erreferentziazko beste obra mota nagusi bat: Atlas geografikoa. Elkarrekiko beharra dute entziklopediak eta atlasak, elkarren osagarriak dira eta. Goian azaldu den bezala, euskarazko hiru entziklopedia sortu ziren 1990eko hamarkadan (Elhuyar 1993, Gazteena 1992-1997, Lur 1991-1999). Bada euskarazko atlasekin ere antzeko prozesua gertatu zen, 1990ean Ereinek Euskal Herriko Atlasa argitaratu zuen. Urte bat geroago Kriseilu argitaletxeak Euskal Herriko Atlasa. Mendiak eta Euskal Herriko Atlasa. Ibaiak liburuak plazaratu zituen. Munduko Atlasa liburua plazaratu zuen Klaudio Harluxet Fundazioak, aurreko atlasen informazioa zabaldu zituen, Euskal Herri mailan eta munduko Testuak sei hizkuntzatan eskaintzen dira kontinente guztietako mapak emanda. Gainera, bazekarren estaturik gabeko herriei buruzko atal bat ere, baita Euskal Herriko eta mundu osoko toponimoen aurkibideak ere.[24]
2024an Imago Vasconiae. Euskal Herria: kartografia historikoaren atlasa argitaratu zuen Jose Mari Esparza Zabalegiitzultzailea. Euskal Herria - Baskonia historiaren joanean nola irudikatzen den erakusten du liburua hainbat maparen bidez.[25][26][27][28][29]