Euskal Herriko saskibaloi selekzioa 1930ean sortu zen, Euskal Herriaren naziotasuna aldarrikatu eta txapelketa ofizialetan Euskal Herria ordezkatzeko talde bat izateko asmoz. Ez da FIBAk onartua, beraz lagun arteko partidak baino ez du jokatzen.
Lehenengo partidak 1980an jokatu zituen Kataluniaren aurka.
2000ko hamarkadan Nazioen Saskibaloi Kopa jokatu zuen, Galizia eta Kataluniako selekzioekin batera antolatzen zuen txapelketa. 2008 eta 2010 artean egindako txapelketan, euskaldunek 2008 eta 2009. ekitaldiak irabazi zituzten.
2011ko udan, selekzioak lehendabizikoz Europatik kanpo jokatu zuen, Argentinan hain zuzen ere[1]. Hiru partida jokatu zituen: Argentina 'B'[2], Córdobako selekzioa[3] eta Argentinako saskibaloi selekzioaren aurka. Azken taldeak, FIBA Ameriketako Txapelketarako selekzioa eta munduko 3. talderik onena zena, sekulako jipoia eman zion euskal taldeari, 92–28 irabaziz[4].
2012ko udan bi partida jokatuko ditu Senegalen aurka[5].