Euskal Herriko Trikitixa Elkartea (EHTE) trikiti musika babesteko eta sustatzeko asmoz 1990ean ofizialki sorturiko elkarte kulturala da. Egoitza Azpeitian du.[1][2]
Ofizialki 1990ean sortu bazen ere, lehenago 1972an Gipuzkoan zenbait trikitilarik elkartzeko zuten beharraz jabeturik, Sakabi eta Egañazpi trikitilariei lehen omenaldia antolatu zitzaien Usurbilen.[4][1]
1996an hainbat boluntario martxan jarri zuen elkartearen zabalkunde- eta hedatze-lana.
2001ean lehen kudeatzaile liberatuak sartu ziren ordura arterainoko boluntarioen lana sustatuz eta indartuz.[5]
Trikitixaren ondarea babestea, eta horren berri gizarteratzea dira elkartearen helburu nagusiak. Horretarako, ondarearen bilketa-lana, Jaialdiak eta jardunaldiak antolaketa, liburuak eta diskoak argitalpena sustatzen ditu. Lehengo eta oraingo trikitilarien arteko zubigintzan lan egiten du eta trikitixaren bilgune izan nahi du.[4]
Hilean behin elkartzen den batzordea honoko hauek osatzen zuten 2022an: Lehendakaria: Agurtzane Elustondo; lehendakari ordea: Itsaso Elizagoien; Idazkariak: Maider Jauregi eta Andoitz Antzizar; Diruzaina: Aritz Alustiza; eta bokalak: Manex Torrealdai, Eneritz Aulestia, Haritz Garmendia, Erika Lavillard-Isasi, Ion Elustondo eta Iker Goenaga.[4]