Europako Banku Zentralaren egoitza —Skytower edo sky-tower izenez ere ezaguna— Frankfurt am Mainen (Alemania) dagoen eraikin multzo bat da, 2008ko irailean eraikitzen hasia. Multzo horren osagai dira hor lehendik zegoen Großmarkthalle azoka, 185 eta 165 metroko etxe orratz bikoitza, eta biak batzeko eraikin baxu bat. Hiriaren erdigunetik ekialdera dago eraikin multzo hori, eta Europako Banku Zentralaren egoitza berria izango da.[1] 2014an da bukatzekoa.
Ia 12 hektareak osatzen duten orube batean dago; lehen, han zegoen Großmarkthalle, Frankfurteko fruitu eta barazkien handizkako merkatua. 2.500 langilek lan egiten dute bertan eta etxe-orratzaren instalazioak Mainerarte iristen dira. 217 metro eta 48 solairu ditu.