Eugène Louis Gabriel Isabey (Paris, 1803ko uztailaren 22a - Montévrain, 1886ko apirilaren 25a) frantziar margolaria izan zen.
Jean-Baptiste Isabey margolarien semea izan zen. Bere aitarekin ikasi zuen eta margolanak kopiatu zituen Louvreko Museoan. Estudioa partekatu zuen Xavier Leprince paisaia-margolariarekin Honfleurren. Frantziako Errege Itsas Armadako Aljerren kanpainako eszenak margotu zituen. Handik gutxira, Luis Felipe erregeak gorteko margolari izendatu zuen. Margolaritza historikoa, genero-eszenak, paisaiak eta ekaitzak eta hondoratzeak ere egin zituen.
Iruditegia
-
Belle Poule itsasontzia Napoleonen errautsak Frantziara eramaten
-
Kontrabandistak hondartzan
-
Emily itsasontziaren hondoratzea
-
Michiel de Ruyterren ontziratzea Texeleko guduaren ondoren
-
Itsasbeheran dagoen hondartza
Kanpo estekak