San Estanislao Kostka (Stanisław Kostka Rostkowo, 1550eko urriaren 28a - Erroma, 1568ko abuztuaren 15a) poloniar jesulagun eta santua izan zen.
Poloniako nobleziako familia batean jaio zen eta Vienako Jesuiten Ikastetxean ikasi zuen. Bere hamazazpigarren urtebetetze egunean nobizio bezala sartu zen Jesusen Lagundian, eta hurrengo urtean hil zen. 1605ean beatifikatu zuten eta 1726an kanonizatu zuten.