Errepublikaren Unibertsitatea (gaztelaniaz: La Universidad de la República, Udelar) Uruguaiko unibertsitate publikoa da. Herrialdeko handiena da eta 2012an 108.886 ikasle zituen. 1849ko uztailaren 18an sortu zuten Montevideon. Lehen errektorea Lorenzo Fernández presbiterioa izan zen. Hamabost fakultate eta hainbat unibertsitate eskola eta institutu ditu.