Erika Vázquez Morales (Iruñea, 1983ko otsailaren 16a) futbolaria da. Aurrelari moduan jokatzen du.
Athleticeko golegile nagusiena da. Telmo Zarraren atzetik, Athleticekin gol gehien sartu dituen jokalaria da.[1][2]
Futbolari ibilbidea
Bere lehen futbol taldea Lagunak izan zen. 2004ko irailean Txapeldunen Ligako partida batean egin zuen debuta Athletic-en, Newtownabbey Strikersen aurka. Geroztik zuri-gorriekin dago salbuespen batekin: 2010-2011ko denboraldian Espanyolen jokatu zuen. Bere ezaugarrien artean: teknikoki oso ona, bizkorra mugitzeko orduan eta gol sena.[1][3] Partidako 0,61 goleko bataz bestekoa du, Athleticen azken bi golegile handien -Aritz Aduriz (172) eta Fernando Llorenteren (118)- estatistika bateratuak bikoizteko bidean dago.[4]
«
|
"Harrotasuna da futbolaren historian egotea eta errespetatzen nautela sentitzen dut, baina pertsonalki uste dut ez dudala asko pentsatuko zifra horietan nire etapa amaitu arte. Beste batzuk sartuko ditut! "
|
»
|
—Erika Vázquez
|
Errekorrak
- Erika Vázquez 261
- "Nekane" Díez 158
- Eli Ibarra 111
- "Irune" Murua 106
- "Gurutze" Fernandez 89
- Iraia Iturregi 64
- Yulema Corres 61
- Eba Ferreira 55
- Arrate "Orueta" 53
- "Tzibi" Juaristi 49
- Athleticeko neska-mutiletan Zarra da bakarra Erikak baino gol gehiago sartu dituena.
- Zarra: 335 gol
- Erika Vazquez 261 gol
- Agustín Sauto ‘Bata’: 208 gol
- Dani: 199 gol
- Gorostiza: 196 gol
- Iraragorri: 179 gol
- Aduriz: 172 gol
- Arieta I: 170 gol
- Panizo: 169 gol
- Nekane: 158 gol
- Gaintza: 152 gol
Erreferentziak
Kanpo estekak