Hala ere, izartxoaz (*) markatutako herrialdea Hegoaldeko Afrikako lurraldetzat eta bi izartxoezkoak (**) Ekialdeko Afrikakotzat ere hartzen dituzte bestelako irizpideei jarraituz.
Geografia
Geografikoki, alde batetik Sahararen azpiko lurraldean kokatuta daude herrialde hauek, eta bestetik eskualde hau Gineako golkoaren ekialdean hedatzen da. Bestela, Afrikako Laku Handiak izeneko lurraldea eskualdearen ekialdean dugu.
Azkenik, afrikar ibai handiena den Kongo ibaiak lurraldea zeharkatzen du bere ibilbide osoan.