Entre Ríos Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago. 78.781 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2022an 1.426.426 biztanle zituen.[1] Hiriburua Paraná da.
Mugakideak hauek ditu: iparraldean Corrientes probintzia, ekialdean Uruguai, hegoaldean Buenos Aires probintzia eta mendebaldean Santa Fe probintzia.