Elur-hontza (Bubo scandiacus), hontz handi bat da, Ipar hemisferioan dagoena. Ipar AmerikanHontz artikoa izena ematen zaio. Arrak ia osorik zuriak dira, emeek luma beltz zatiak dituzten bitartean. Gazteak direnean beltzak dira, zuri bilakatzen diren arte helduak izatean. Lurrean eraikitzen dituzte habiak, eta batez ere karraskariak jaten dituzte. Batzuetan, sarraskijaleak ere badira.