Estrigidoak (Strigidae) Strigiformes ordenako hegazti harrapari gautarren familia bat dira. Hontz-espezie batzuk eta mozoloak, adibidez, familia honetakoak dira. Gauez ibiltzeko moldatuta daude, baina Tytonidae familiako beste hontza-espezie batzuk baino gutxiago. Buru handia dute, eta bi begiak, oso handiak, posizio frontalean daude, hegazti gehienetan ez bezala; horri esker, estrigidoek ikusmen binokularra dute.
Burua oso mugikorra da, eta 270° biratu daiteke. Entzumena ere oso zolia da, eta barne-belarriko kanalak posizio desberdinean daude; hala, soinua aldi berean iristen da bi belarrietara, eta horrek aukera ematen die soinuaren iturria zehatz-mehatz kokatzeko.
Ornogabeak eta ornodun txikiak jaten dituzte. Digestioa amaitu ondoren, harrapakinen parte digerigaitzak ahoratu egiten dituzte bola bat eginda. Oso banaketa kosmopolita dute; mundu osoan bizi dira, Antartikan izan ezik.
Generoak
Nazioarteko Kongresu Ornitologikoaren arabera (2.7 bertsioa, 2011), familia 25 generotan banatua dago, eta 203 espezie bizi ditu.
- Otus, 46 espezie.
- Megascops, 26 espezie.
- Pyrroglaux, espezie bat: Pyrroglaux podargina.
- Gymnoglaux, espezie bat: Gymnoglaux lawrencii.
- Ptilopsis, 2 espezie.
- Mimizuku, espezie bat: Mimizuku gurneyi.
- Bubo, 19 espezie.
- Ketupa, 3 espezie.
- Scotopelia, 3 espezie.
- Strix, 20 espezie.
- Jubula, espezie bat: Jubula lettii.
- Lophostrix, espezie bat: Lophostrix cristata.
- Pulsatrix, 3 espezie.
- Surnia, espezie bat: Surnia ulula.
- Glaucidium, 28 espezie.
- Xenoglaux, espezie bat: Xenoglaux loweryi.
- Micrathene, espezie bat: Micrathene whitneyi.
- Athene, 3 espezie.
- Heteroglaux, espezie bat: Heteroglaux blewitti.
- Aegolius, 4 espezie.
- Ninox, 27 espezie.
- Uroglaux, espezie bat: Uroglaux dimorpha.
- Pseudoscops, 2 espezie.
- Nesasio, espezie bat: Nesasio solomonensis.
- Asio, 6 espezie.
Kanpo estekak