Elkar sariak Elkar Fundazioak 2016tik antolatu dituen sariak dira[1] Elkar Fundazioak bultzatzen dituen beste proiektuen artean, sorkuntzari bideratuta dagoen Joseba Jaka beka atera zuten 2016an eta 2018an, baita Proiektuari Elkar Saria, eta Ibilbideari Elkar saria proiektu berrientzako akuilua.[2][3] Covid pandemiaren garaian etenda egon da saria.
Kategoriak eta sariak
Hiru kategoria hauek osatzen dute sariketa:
.Joseba Jaka beka. Horren bidez kultur sorkuntza sustatu nahi dute. Bi urtetik behin deitzeko dena.
Proiektuari Elkar saria. Beka emango ez den urteetan, kultur proiektuak laguntzeko asmoz sortuko den saria da. Bi urtez behin emango da, beraz. Euskal kulturgintzarako interesgarria den ekimen bat abiatzeko edo indartzeko emango litzateke 10.000 euroko laguntza. Izan liteke proiektu bat martxan jartzea, ikerketa bat egitea edota beste edozer, baina kasu honetan ez sormen lan bat. elkar Fundazioak berak erabakiko du, euskal kultur munduan ikusten dituen mugimenduen baitan, sari hori nork merezi duen.
Ibilbideari Elkar saria. Urtero emateko sortu zen, urte luzeetan egindako lana saritzea, ezagutzea, izango du helburu. Saria emateko orduan norbanakoen aurretik, talde lanean egindako ekimenak lehenesten dira. Kasu honetan ez da dirurik ematen, artegile batek egindako ikur bat baizik. Gotzon Huegun eskulturagile lasartearraren egurrez egindako eskultura da.
Lorea Agirre - Jakin - Proiektuari elkar saria. (Youtube, Elkar Fundazioa, 2017) Jakinek Proiektuari elkar saria jaso du XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa lanarekin. Lorea Agirrek proiektuaren nondik norakoak adierazi ditu. (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).