Joseba Jaka

Joseba Jaka

Bizitza
JaiotzaZegama, 1948
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaCádiz1996ko apirilaren 16a (47/48 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkultura-ekintzailea eta enpresaburua

Joseba Jaka Auzmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1948Cádiz, Espainia, 1996ko apirilaren 16a) euskal kulturaren eragilea eta enpresaburua izan zen.

Elkar argitaletxearen logotipoa.

Gaztetandik liburuak saltzen ibili zen etxez etxe. 1973an lagun batzuekin elkartu eta Zabal liburu-denda ireki zuten Baionan, Elkar argitaletxearekin bateratuta. Handik hiru urtera, Hego Euskal Herrira itzuli zenean, oraindik eta bultzada handiagoa eman zion euskal kulturari. Anaia eta kide batzuekin elkartuta, Bilintx liburu-dendaren ateak ireki zituzten Donostiako Parte Zaharrean, eta Zabaltzen enpresa abian jarri, liburu eta diskoak banatzeaz arduratzen dena.

Joseba Jaka, Elkar argitaletxearen eragile eta kontseiluko kide izateaz gain, komertzializaziorako Euskal Kulturgintza enpresaren gerente aritu zen hil arte. Haren filosofiari jarraikiz, euskal kulturgintzak lortutako irabazi guztiak berriz kulturagintza jardunean inbertitu ziren, eta horrela urtez urte enpresak hedapen luzea lortu zuen, banaketagune eta liburu-denden sare indartsua lortzera iritsi arte, eta euskal kulturagintzako enpresa indartsuena izateraino.

Euskalgintzako talde eta erakunde ugari babesteaz haratago, haren partaidetza garrantzitsua izan zen euskal kulturagintzako hainbat enpresa sortzean eta sendotzean, hala nola: Euskaldunon Egunkaria (1990), EUSENOR entziklopedia etxea (1991) eta Klaudio Harluxet Fundazioa (1994). Administrazio kontseiluko partaide izan zen lehenengo bietan, eta patronatuko kidea azkenekoan.

"Josemi Zumalabe eta Joseba Jaka izan zituen gogoan Martin Ugaldek Egunkariaren 10. urteurreneko jaian".[1]

Itsasoan izandako istripu baten ondorioz astebetez koman izan eta gero hil zen, Cádizen.

Joseba Jaka bekaren irabazleak 2001ean. Igor Estankona, Joxean Agirre, Anjel Erro eta Jon Alonso.

Joseba Jaka Literatura Bekak

Joseba Jakari ohore, Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak euskal kultura garatzeko zein idazleen lana bultzatzeko xedearekin, 1996. urtean I. dirulaguntza-deialdia egin zuen. Beken bidez hamar miloi pezeta bideratu ziren, eta etorkizunean bi urtez behin antolatzeko asmoa zuten. Beraz, bi urtetik behin, Joseba Jakaren Bekak banatzen dira idazleen artean.

Urtea Joseba Jaka beka
2022 Itsasoa da bide bakarra proiektua.[2] [3]

Ines Osinaga

2020 ---
2018 Lua Kastore proiektua.[4]

Oihane Enbeita, Eneritz Zeberio. eta Andoni Gartzia, (MA Kolektiboa)

2017 ---
2016 Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama lana - Alaine Agirre[5]
2005 "Azeria eta Lehoia" Edorta Jimenez

"Beñat Dardo" Joxan Oiz, Fito Rodriguez, Xabier eta Martin Etxeberria, Lutxo Egia, Jon Arano, Luis Garde eta Pablo Sastre.

2002 "Eta harkadian ni" - Anjel Erro[6]

Igor Estankona, Joxean Agirre, eta Jon Alonso.[7][8]

2001 Leuropa - Pablo Sastre, [9]

Harkaitz Cano

1999 Lagun izoztua -Joseba Sarrionaindia,[10] eta

Aingeru Epaltza[11]

1998 Azeri zuloaPello Esnal,[12]

Thule - Joanes Urkixo[13]

1997 Agirre zaharraren kartzelaldi berriak -

Koldo Izagirre,[14]

Pausoa noiz luzatuAndoni Egaña,

Cammambert helburuJon Alonso, Atlas sentimentalaPatxi Zubizarreta

Erreferentziak

  1. Zabala, Juan Luis. (2000-12-07). «Jende ugari bildu zuten atzo Egunkariaren urteurrena ospatzeko egindako ekitaldiek.» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).
  2. Berria. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  3. Kultur sharea. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
  4. «elkar fundazioa» www.elkarfundazioa.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  5. «elkar fundazioa» www.elkarfundazioa.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  6. Berria.eus. «Anjel Errok lehen poema liburua eman du argitara, klasikoa baina garaikoa» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  7. Zabala, Juan Luis. (2001). «Sei idazle konprometitu» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  8. Zabala, Juan Luis. (2001). «Bekadun Berriak» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  9. Oiartzabal, Anhoa. (2002). «Pablo Sastre: "Minik ez balitz bezala saiatu naiz idazten"» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  10. Ezkerra, Estibalitz. (2001). «Sarrionaindia bakarrik faltza zen» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  11. Eskisabel, Jon. (1999-04-17). «Epaltzak eta Sarrionaindiak jaso dituzte Joseba Jaka II. bekak nobela arloan.» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  12. Urkiza, Ana. (2000). «Erreformatorioan kokatu du gazteentzako nobela honen protagonista Pello Esnalek» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  13. Ruiz, Amagoia. (1999-04-22). «"Nagusientzako sortzeko beharra jada asea dut"» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  14. Ruiz, Amagoia. (1999-04-22). «Metxak memoria pertsonala oso txarra dauka; memoria historikoa, aberatsegia» Berria (Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.) (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!