Elara (grekoa: Λήδα), edo Jupiter VII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Ezaugarri fisikoak
Elara satelite txikia da (86 km-ko diametroa), eta irregularra. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera, hala nola Himaliaren taldekoena. Izan ere, Himaliaren taldeko satelitea da, hau da, 11.160.000 km eta 12.555.000 km arteko erradioekin eta 25,8° eta 30,7° bitarteko inklinazioekin Jupiter orbitatzen duten bost sateliteen taldekoa.
2007an, New Horizons zundak, Plutonera bidean zihoala, Elararen argazki batzuk egin zituen, 8 milioi kilometroko distantziatik hurbilenak.
Izendapena
Elara izena mitologia grekoko Elara pertsonaian du jatorria; Elara Zeusen maitaleetako bat zen.
Elarak ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen). Ordura arte, Jupiter VII izena erabili zen izendatzeko.