Zilene (grekoa: Κυλλήνη), edo Jupiter XLVIII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Ezaugarri fisikoak
Zilene satelite txikia da (2 km-ko diametroa du) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.
Pasifaeren taldeko satelitea da: 22.800.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin eta 144,5° eta 158,3° bitarteko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.
Aurkikuntza
Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2003ko otsailaren 9an. Aurkikuntzaren berri 2003ko apirilaren 2an eman zen.
Izendapena
Zilene satelite-izena mitologia grekoko Zilene pertsonaian du jatorria; ZileneZeusen alabetariko bat zen.
Hasieran, S/2003 J 13 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2003an lehen aldiz ikusitako Jupiterren hamahirugarren satelitea zela. Zilene behin betiko izena 2005eko martxoaren 30ean eman zitzaion, Jupiterren beste 9 sateliterekin batera.