El Salvadorreko Gerra Zibila1980 eta 1992 artean Erdialdeko Amerikako herrialde horrek izandako gerra izan zen, herrialdeko armada (FAES) eta gerrilla (FMLN) aurrez aurre izan zituena. Egindako kalkuluek diote 75.000 salvadortar hil edo desagertu zirela hamabi urte haietan.
Aurrekariak
Aurrekari zuzen moduan, 1970eko hamarkadan zehar El Salvadorrek jasandako desoreka sozial eta politikoa oso nabarmentzekoa da.
Gerra Hotzaren garaian kokatu behar dugu guda zibil salvadortarra, AEB eta SESBen arteko polarizazio urteetan alegia. Herrialdeko armadak lehenengoen sostengua eduki zuen, gerrilla komunistak bigarrenen ingurukoek, batez ere Kubako erregimenak eta NikaraguakoFSLNk.