El País Vasco Pío Barojaren bidaia liburua izan zen, 1953koa, Euskal Herri osoaren gida gisa idatzitakoa.
Edizio ilustratua izan zen, zazpi herrialdeen mapekin eta argazkiez hornitua, eta ia 600 orrikoa. Frankismoaren garai gordin batean idatzia, Destino argitaletxe katalanak argitaratu zuen. Euskal Herria eta gaztelaniaz País Vasco termino kultural geografiko ez politikoki nabarmenduak ziren orduan, eta elkarren sinonimoak bi hizkuntzetan, liburuak adierazten duen bezala. Mapetan, Trebiñu ere ez zen bereizten Araban zulo balitz bezala.[1]
1988an, Incafo argitaletxeak beste edizio bat kaleratu zuen Espainian, mozketa handiekin, zentzu politiko argi batekin. Zazpi kapitulu osorik desagertu ziren, "Siete en una" izeneko atala barne, eta deskribatutako lurraldeak pasatu ziren izatera bakarrik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. 21. mendean Círculo de Lectores argitaletxeak berriro edizio mutilatua atera zuen, Ipar Euskal Herriaren eta Nafarroarik gabeko liburu bat.[2]
2006an, ordea, Txalaparta argitaletxeak liburu originalaren berredizioa kaleratu zuen, zazpi herrialdeen berri ematen zuen testu oso jatorrizkoarekin. Hona testu original horretako lerro batzuk, Barojarenak, liburuaren azalpena ematen: